Klase pasiboen pentsioak

 

Atal honetan Estatuko klase pasiboen erregimeneko pentsioei buruz, gerra zibiletik eratorritako legedia bereziari buruz, indarkeriazko delituen biktimentzako laguntzei buruz eta terrorismo ekintzen ondoriozko pentsioei buruzko informazio guztia aurkituko duzu. Gai horien guztien eskumena Aurrekontuen eta Gastuen Estatuko Idazkaritza Nagusiko Langileria Kostuetako eta Pentsio Publikoetako Zuzendaritza NagusiariAbre nueva ventana dagokio. Zuzendaritza Nagusi hori Ogasunaren eta Aurrekontuen Estatu Idazkaritzaren baitan dago.

PrestazioAbre nueva ventana horietara sartzeko baldintzei, prestazio horien ezaugarri nagusiei, zenbatekoari eta zenbateko horien balio gehikuntzari buruzko laguntza emango dizugu hemen. Horrez gain, prestazio horiek non eta nola eskatu behar diren adieraziko dizugu.

Bestelako zalantzarik baduzu edo argibideren bat nahi baduzu, deitu klase pasiboen informazioko doako telefono honetara: 900 503055.

Gure Zerbitzuen kartanAbre nueva ventana ere sar zaitezke. Hor aurkituko dituzu gure zerbitzuak, zerbitzu horiek kudeatzean hartzen ditugun konpromisoak, iradokizunak eta kexak egiteko era, kalitate adierazleak...

Klase pasiboei buruzko informazioa bilatu nahi baduzu, hautatu dagokion atala:

Gainera, gure egoitza elektronikoan Abre nueva ventanainternet bidez egin ahal izango dituzu hainbat izapide pertsonal Klase Pasiboen pentsioen aitortzari eta ordaintzeari buruz, hala nola: Klase Pasiboek ordaintzen dizkizuten pentsioei buruzko kontsultak egitea eta ziurtagiri eta txostenak eskuratzea; Klase Pasiboekin zerikusia duten eskaera, idatzi eta jakinarazpenak telematikoki aurkeztea; pentsio- nahiz prestazio-eskaeren tramitazio-egoera galdetzea, nahiz elektronikoki jasotzea Klase Pasiboetako prozedurei buruzko jakinarazpen eta komunikazio administratiboak.

Bilatzaileaz

Generic bilaketa Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioak forma

Banners Destacados

Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren informazio garrantzitsua estekak

Egoitza Elektronikoa (Abre nueva ventana)Datu ekonomiko finantzarioak bankua (Abre nueva ventana)Gardentasunaren atariaParte-hartze publikoa arautze-proiektuetan