Ogasuneko Ministerioa PORTAL INSTITUCIONAL DEL MINISTERIO DE HACIENDA

Buscador de Contenidos

Ekonomia eta Ogasun Ordezkaritzak

Ekonomiako eta Ogasuneko Ordezkaritza egoitza desberdin irudiak

​Nor gara?

Ekonomia eta Ogasun Ordezkaritzak lurraldeko organoak dira, uneko Ogasun Ministerioarekiko mendekotasun organikoa dutenak, betiere Ekonomia eta Enpresa Ministerioaren zuzendaritza organo jakinekiko duten mendekotasun funtzionala kaltetu gabe.

Gaur egun egituratuta dauden moduan, 1992. urtean jaio ziren, Zerga Administrazioko Estatuko Agentziaren sorrerarekin bat etorrita. Hain zuzen ere, Zerga Administrazioko Estatuko Agentzia izan zen ordura arte Ogasun Ordezkaritza izenekoek zituzten zergen arloko eskumenak bere gain hartu zituena.

Ekonomia eta Ogasun Ordezkaritzek, beren lurralde esparruan, Ogasun Ministerioaren eskumenak baliatzen dituzte (Auzitegi Ekonomiko-Administratiboei eta Zerga Administrazioko Estatuko Agentziari erreserbatutakoak izan ezik), Ekonomia eta Enpresa Ministerioaren eskumenak zerga eta aduana arloetakoak ez diren izaera publikoko baliabideen bilketari dagokionez, eta baita Altxorraren eta Finantza Politikaren Idazkaritza Nagusiko Gordailuen Kutxa Nagusiaren eta Estatistika Institutu Nazionalaren eskumenak ere.

Halaber, Ordezkaritzek modu iraunkorrean burutzen dute Ogasun Ministerioaren ordezkaritza orokorra eta, kasuaren arabera, Departamentuari atxikitako edo haren mendeko organoena ere.

Antolaketa

Ekonomia eta Ogasun Ordezkaritzek mendeko sail hauek dituzte:

  • Idazkaritza Nagusiak.
  • Eskualdeetako eta Lurraldeetako Kontu Hartzailetza Delegatuak.
  • Katastroaren Kudeatzailetzak, Eusko Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan izan ezik.

Bestalde, Estatistika Institutu Nazionalaren Ordezkaritzak organikoki Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren mendekoak dira, erakundeari dagokion autonomia eta mendekotasun funtzionala badute ere.

Ekonomia eta Ogasun Ordezkaritzen eskumenak eta eginkizunak organo hauek arautzen dituen araudian jasota daude.

Ekonomia eta Ogasun Ordezkaritza bat dago probintzia guztietako hiriburuetan, eta baita Ceuta eta Melillako hirietan ere. Helbideak eta harremanetarako datuak.

Autonomia erkidegoetako hiriburuan egoitza duten Ordezkaritzek izaera berezia dute eta, kasuaren arabera, beren eskumen espezifikoez gain, autonomia erkidegoko gainerako Ordezkaritzen zuzendaritza, sustapen eta koordinazio lanak burutzen dituzte ere.

Salbuespen moduan, Extremadurako, Galiziako eta Euskadiko autonomia erkidegoetan, izaera berezia duten Ordezkaritzak dira Badajozen, A Coruñan eta Bilbon egoitza dutenak. Kanarietako autonomia erkidegoan izaera bereziko Ordezkaritza da egoitza Las Palmas de Gran Canarian duena eta Andaluziako Ordezkaritza Bereziak barne hartzen ditu Ceuta eta Melillako Ordezkaritzak ere.

Halaber, lau tokiko unitate daude Jerez, Vigo, Gijón eta Cartagenan, eta beste bi unitate delegatu Maónen eta Eivissan.

Banner nabarmenduak

Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren informazio garrantzitsua estekak

Egoitza Elektronikoa (Ireki leiho berrian)Datu ekonomiko finantzarioak bankua (Ireki leiho berrian)Gobernu IrekiaGardentasuneko Atariaren Logotipoa (Ireki leiho berrian)Parte-hartze publikoa arautze-proiektuetan

Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioa