Doktrina

2003ko abenduaren 17ko 58/2003 Legeko (Zerga-Lege Orokorra) 88. eta 89. artikuluetan xedatzen denaren arabera, zergadunek Zerga Zuzendaritza Orokorrari kasu bakoitzean dagokion erregimenari, zerga klasifikazio edo kalifikazioari buruzko kontsulta egin diezaiekete.

Idatzizko zerga kontsulta horien erantzuna, eskubideak egikaritzeko, kontsulta aitorpena edo autolikidazioa aurkezteko edo beste zerga obligazioak betetzeko epea amaitu baino lehen egin bada, behintzat, aurkeztu denetik hasita sei hilabeteko epean eman beharko da, eta eragin lotesleak izango ditu zergak ezartzeaz arduratzen diren zerga Administrazioko organo eta erakundeentzat, kontsulta egin aurreko prozedura, errekurtso edo erreklamazio bat tramitatzeko edo hori helburutzat hartuta egindako kontsultak direnean izan ezik.

Honako ebazpenak Epaimahai ekonomiko-administratibo nagusiaren esku daude: Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren organo nagusiek (eta Legeak zehazten dituen beste erakundeek) ezarritako ekintzekin bat ez datozen ekonomia-administrazioko erreklamazioen ebazpena; aurretiko tramite gisa Estatuaren Kontseilua entzun behar den edo entzun den erreklamazioen ebazpena; Epaimahai ekonomiko-administratibo Erregional edo Lokalen lehen instantzian emandako ebazpenen aurkako gora jotzeko errekurtsoaren ebazpena; berrikusteko errekurtso berezien edo irizpidea bateratzeko gora jotzeko berezien ebazpena.

Bestalde, Epaimahai Ekonomiko-Administratibo Nagusiak emandako zergei buruzko ebazpenen kontra errekurtso berezia jarri ahalko da zerga zuzendari nagusiak doktrina batera dezan, Doktrina Bateratzeko Gela Bereziaren aurrean ebazpen horien edukiarekin ados ez dagoenean. Hark ebazpena emango du sei hilabeteko epean, eta doktrina aplikagarria ezarri, Epaimahai ekonomiko-administratiboentzako eta beste zerga Administrazioentzako loteslea dena.

2003ko abenduaren 17ko 58/2003 Legeko (Zerga-Lege Orokorra) 86. artikuluan xedatzen da Ogasun Ministerioak (egun Ekonomia eta Ogasun Ministerioa dena) garrantzi eta eragin handiena duten kontsulten erantzunak eta ekonomia-administrazio ebazpenak argitaratuko dituela.

  1. Zerga Zuzendaritza Nagusiaren Kontsultak
  2. Garrantzia bereziko zerga kontsultak:
  3.  Zerga Zuzendaritza Nagusiaren garrantzi bereziko txostenak:
  4. Foru-erregimenei buruzko zerga kontsultak.Tokiko eta Erkidegoko Idazkaritza Nagusia.Abre nueva ventana
  5. Epaimahai Ekonomiko-Administratiboaren ebazpenak
  6. Administrazio Kontratazioko Kontsulta-Batzordearen Txostenak eta Irizpenak
  7. Kontratazio Arloko Errekurtsoen Administrazio Auzitegi Zentrala ebazpenak
  8. Argitalpenak

     Informazio gehiago:

Bilatzaileaz

Generic bilaketa Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioak forma

Banners Destacados

Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren informazio garrantzitsua estekak

Egoitza Elektronikoa (Abre nueva ventana)Datu ekonomiko finantzarioak bankua (Abre nueva ventana)Informazio zerbitzuaGardentasunaren atariaParte-hartze publikoa arautze-proiektuetan