Ogasuneko Ministerioa PORTAL INSTITUCIONAL DEL MINISTERIO DE HACIENDA

Buscador de Contenidos

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako batzordeak

Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa (EAE)Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa Estatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkariek osatutako organoa da, eta honako egitekoak ditu:
  1. Kontzertu Ekonomikoaren aldaketak adostea.
  2. Aurrekontu orekari dagokionez, kolaborazio eta koordinazio konpromisoak adostea.
  3. Bosturteko bakoitzean kupoa zehazteko metodologia adostea.
  4. Arbitraje Batzordeko kideak izendatzea eta beren araubidea adostea.
  5. Kontzertu Ekonomikoan aurreikusitakoa behar bezala aplikatzeko eta garatzeko beharrezkoak diren zerga eta finantzaketa alorreko akordio guztiak.

Foru aldundi bakoitzeko ordezkari batek eta Eusko Jaurlaritzako hiru kidek osatzen dute batetik, eta Estatuaren Administrazioko sei ordezkarik bestetik.Euskal Autonomia Erkidegoko Kontzertu Ekonomikoaren 61. eta 62. artikuluetan dago araututaAbre nueva ventana(PDF, gutxi gorabehera 49,41 KB), maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak onartutakoan.Araudia Koordinatzeko eta Ebaluatzeko Batzordea (EAE)Araudia Koordinatzeko eta Ebaluatzeko Batzordea Estatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkariek osatutako organoa da, eta honako egitekoak ditu:

  • Zerga araudia Kontzertu Ekonomikoari ondo egokitzen zaiola ebaluatzea, argitaratu aurretik.
  • Kontzertu Ekonomikoan jasotako lotura puntuak aplikatzeari buruzko kontsultei erantzutea.
  • Araubide autonomikoa Estatuko zerga markoarekin egituraren eta funtzionaltasunaren aldetik egoki artikulatzeko beharrezkoak diren azterketak egitea.
  • Eskumena duten administrazioei jarduteko irizpide komunak eta informatika planak zein programak ematea, baita erremintak, bitartekoak, prozedurak edota metodoak artikulatzea ere, kolaboratzeko eta informazioa partekatzeko printzipioak gauza daitezen.

Estatuaren Administrazioko lau ordezkarik eta EAEko lau ordezkarik (Eusko Jaurlaritzak izendatuak) osatzen dute.Euskal Autonomia Erkidegoko Kontzertu Ekonomikoaren 63. eta 64. artikuluetan dago araututaAbre nueva ventana(PDF, gutxi gorabehera 53,69 KB), maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak onartutakoan.Nafarroako Koordinazio BatzordeaKoordinazio Batzordea Estatuko eta Nafarroako Foru Erkidegoko ordezkariek osatutako organoa da, eta honako egitekoak ditu:

  • Zerga araudia Hitzarmen Ekonomikoari ondo egokitzen zaiola ebaluatzea, argitaratu aurretik.
  • Hitzarmen Ekonomikoan jasotako lotura puntuak aplikatzeari buruzko kontsultei erantzutea.
  • Ekarpen ekonomikoa zehaztea.
  • Nafarroako Foru Erkidegoak polizia alorrean egikaritutako eskumenen kostuen urteko balorazioa egitea, bai behin-behinekoa, bai behin betikoa.
  • Foru araubidea Estatuko zerga markoarekin egituraren eta funtzionaltasunaren aldetik egoki artikulatzeko beharrezkoak diren azterketak egitea.
  • Eskumena duten administrazioei jarduteko irizpide uniformeak eta informatika planak zein programak ematea.
  • Aurrekontu orekari dagokionez, kolaborazio eta koordinazio konpromisoak adostea.

Koordinazio Batzordea Estatuaren Administrazioko sei ordezkarik eta Nafarroako Foru Erkidegoko beste seik (Nafarroako Gobernuak izendatuak) osatzen dute.Estatuaren eta Nafarroako Foru Erkidegoaren arteko Hitzarmen Ekonomikoko 67. artikuluan dago araututaAbre nueva ventana(PDF, gutxi gorabehera 63.27 KB), abenduaren 26ko 28/1990 Legeak onartutakoan, zeinak uztailaren 15eko 25/2003 Legeak emaniko idazketa baituen.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Banner nabarmenduak

Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren informazio garrantzitsua estekak

Egoitza Elektronikoa (Ireki leiho berrian)Datu ekonomiko finantzarioak bankua (Ireki leiho berrian)Gobernu IrekiaGardentasuneko Atariaren Logotipoa (Ireki leiho berrian)Parte-hartze publikoa arautze-proiektuetan

Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioa