Sektore Publikoko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistro Ofizialean inskribatzea
Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 337.etik 345.era bitarteko artikuluetan dago araututa Sektore Publikoko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistro Ofiziala. Datu hauek inskriba ditzakete bertan enpresaburuek: nortasuna eta jarduteko gaitasuna, baimenak eta gaikuntzak, kaudimena eta enpresa-sailkapena (Legearen 339. artikuluan jasoak). Haren ziurtagiriek sektore publikoko kontratazio-organo guztien aurrean akreditatzen dute.