Ogasuneko Ministerioa PORTAL INSTITUCIONAL DEL MINISTERIO DE HACIENDA

Buscador de Contenidos

Nolakoak dira hautaketa prozesuak

Hautapen-prozesuak oposaketa edo lehiaketa-oposaketa motakoak izan daitezke.

Oposaketan kanporaketa-probak edo -azterketak gainditu beharko dira, bat edo gehiago eta mota anitzekoak izan daitezkeenak, lortu nahi den lanpostuaren kidegoaren edo kategoriaren arabera.

Lehiaketa-oposaketan oposaketa-fase bat eta lehiaketa-fase bat egongo dira eta, azken honetan, parte-hartzaileen merituak aintzat hartuko dira, esaterako: esperientzia profesionala, administrazioan duten antzinatasuna, titulu akademikoak, prestakuntza etab. Lehiaketa-faseko puntuak ezingo dira erabili oposaketako azterketak gainditzeko. Barne-igoerako prozesuetan lehiaketa-oposaketa erabili ohi da.

Zer da hautaketa-ikastaroa edo praktikaldia?

Deialdian praktikaldi bat edo hautaketa-ikastaro bat xedatu bada, proposatutako hautagaiak praktikaldiko funtzionario gisa izendatuko dira. Praktikaldiko funtzionarioek jasoko dituzten ordainsariak otsailaren 10eko 456/1986 Errege Dekretuan araututakoak izango dira.

Praktikaldirik edo hautaketa-ikastarorik egongo ez balitz, lanpostuak eskainiko zaizkie hautapen-prozesua gainditu duten hautagaiei, dagokion Enplegu Publikoko Eskaintzan eta hautapen-prozesuaren deialdian xedatutakoaren arabera.

Hautaketa-ikastaroa funtzionarioen eta lan-kontratudun langileen prestakuntzarako zentro ofizial batean burutuko da eta kanporaketa-izaera izango du.

Praktikaldian zehar, kasu bakoitzean agintzen diren lanak eta gainerako probak burutu beharko dira.

Lan-kontratudun langileek, bestalde, probaldi bat izatea gerta liteke lan-kontratua gauzatu ondoren.

Banner nabarmenduak

Enlaces a información destacada del Ministerio de Hacienda

Egoitza Elektroniko Zentralerako sarbidea. Leiho berria irekiko da Acceso al Banco de Datos Económico Financieros. Abre nueva ventana Gardentasunaren Atarirako sarbidea. Leiho berria irekiko da Gobernu Irekiaren konpromisoetarako sarbidea Arau-proiektuetan parte-hartze publikoa izatea