Tributuen Zuzendaritza Nagusia

Egitura eta funtzioak (uztailaren 4ko 1127/2008 Errege Dekretuaren 4. artikulua, Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren oinarrizko egitura organikoa garatzen duena)

  1. Tributuen Zuzendaritza Nagusiak honako zeregin hauek izango ditu:
    1. Diru-sarrera publikoen gaineko politika globala aztertzea eta diseinatzea, zerga sistemaren arloan.
    2. Zerga erregimen orokorraren araudia eta Estatuko Ogasun eta Aurrekontu Idazkaritzako gainerako zuzendaritza organoei zuzenean egozten ez zaizkien zerga figurak proposatzea, garatzea eta interpretatzea, baita zeregin horiek betetzeko beharrezkoak diren azterlan ekonomiko eta juridikoak egitea ere.
    3. Zerga bilketarekin eta zergek dituzten ondorio ekonomikoekin loturiko gaiak aztertzea eta zerga politikako beharrezko neurriak proposatzea, baita zerga-onuren aurrekontua egitea ere.
    4. Zergapetzea bikoitza saihesteko hitzarmenak negoziatzea eta aplikatzea, nazioarteko itunetan biltzen den zerga araudiari dagozkionak, eta Ekonomia eta Lankidetza Garapenerako Antolakundearekin eta Europar Batasunarekin loturiko lanak zergen alorrean.
    5. Nazioarteko zerga hitzarnemei buruzko neurriak eta zerga akordio bereziak aztertzea eta prestatzea, Administrazioaren beste organo batzuekin, eta Europar Batasunarekiko eta Espainia kide den gainerako nazioarteko erakundeekiko harremanekin loturiko babesteko ekintzak.
    6. Erkidegoko zerga-harmonizaziorako politikak eskatzen dituen lanak egitea.
  2. Tributuen Zuzendaritza Nagusia honako Zuzendariordetza Nagusi hauek osatzen dute:
    1. Tributuen Zuzendariordetza Nagusia, 1.a) eta b) ataletan bildutako funtzioak beteko dituena, zerga araudi orokorraren arloan edo beste Zuzendariordetza Nagusi baten eskumen esklusiboa ez diren zergetan.
    2. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergen Zuzendariordetza Nagusia, 1.a), b) eta d) ataletan bildutako funtzioak beteko dituena, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarekin loturiko alderdi guztietan.
    3. Pertsona Juridikoen gaineko Zergen Zuzendariordetza Nagusia, 1.a), b) eta d) ataletan bildutako funtzioak beteko dituena, Sozietateen gaineko zergarekin, kooperatiben erregimen fiskalarekin, laneko sozietate anonimoekin eta eraldaketa nekazal baltzuekin zerikusia duten alderdi guztietan.
    4. Kontsumoaren gaineko Zergen Zuzendariordetza Nagusia, 1.a) , b) eta d) ataletan bildutako funtzioak beteko dituena, Balio Erantsiaren Gaineko zergarekin, Kanarietako Zeharkako Zerga Orokorrarekin -ekainaren 7ko 20/1991 Legearen, Kanarietako erregimen ekonomikoa eta fiskala aldatzen duena, hamargarren xedapen gehigarrian ezarritakoa alde batera utzi gabe- eta Ceuta eta Melillako hirietako Produkzio, Zerbitzu eta Inportazioaren gaineko zergarekin loturiko arloetan, tabakoaren lanak eta erregai petroliferoekin loturiko karga osagarriak alde batera utzita.
    5. Zerga Politikaren Zuzendariordetza Nagusia, 1.b), c) eta d) ataletan bildutako zereginak beteko dituena.
    6. Finantza Eragiten Zergei buruzko Zuzendariordetza Nagusia, 1.a), b) eta d) ataletan bildutako funtzioak beteko dituena, finantza eta aseguru eragiketei, inbertsio kolektiboko erakundeei eta pentsio fondoei dagokienez.
    7. Ondare Zergen, Tasen eta Prezio Publikoen Zuzendariordetza Nagusia, 1.a), b) eta d), ataletan bildutako funtzioak beteko dituena, Ondare transmisioaren eta Ekintza juridiko dokumentatuen gaineko zergei, Ondarearen, oinordetzen eta Dohaintzen gaineko zergei, eta Jokoaren, tasen eta prezio publikoen gaineko zergei dagokienez, baita erantzukidetasuneko erkidegoko tasei eta antzeko gainerako erkidegoko zergei eta funtzionario publikoen zergei dagokienez.
    8. Zerga Berezien eta Kanpo Merkataritzaren gaineko Tributuen Zuzendariordetza Orokorra, 1.a), b) eta d) ataletan bildutakoa beteko duena, honako zerga hauei dagokienez: zenbait hidrokarburoren txikizkako salmenten gainekoa, Kanarietako inportasioen eta salgaien entregaren gaineko ariela eta atal honetako d) paragrafoan aipatutako zerga osagarriak, baita Tributuen Zuzendaritza Orokorrari dagozkion funtzioak koordinatzea ere ingurumenarekin loturiko zergapetzearen arloan.
    9. Ez Egoiliarren Zergei buruzko Zuzendariordetza Nagusia, 1.a) eta b) ataletan ezarritako funtzioak beteko dituena, ez egoiliarren zergei dagokienez eta d).
    10. Tokiko Tributuen Zuzendariordetza Nagusia, 1.b), c) eta d) ataletan bildutako zereginak beteko dituena, adierazitako zergei dagokienez.
    11. Gai Fiskalen Zuzendariordetza Nagusia, 1.e) eta f) ataletan bildutako zereginak beteko dituena.
  3. Tributuen Zuzendaritza Nagusiaren mende egongo dira Kooperatiben Erregimen Fiskaleko Kontsulta Batzordea eta Aduanen Kontsulta Batzordea.

Bilatzaileaz

Generic bilaketa Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioak forma

Banners Destacados

Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren informazio garrantzitsua estekak

Egoitza Elektronikoa (Abre nueva ventana)Datu ekonomiko finantzarioak bankua (Abre nueva ventana)Informazio zerbitzuaGardentasunaren atariaParte-hartze publikoa arautze-proiektuetan