Estatu Administrazioaren Interbentzio Orokorra Ogasun eta Aurrekontuen Estatuko Idazkaritzaren barruan, estatuko sektore publikoko ekonomia eta finantza gestioaren barne kontrola egiten duen organoa da, baita kontabilitate publikoaren gestio eta zuzendaritza zentroa ere.
Barne kontrola egiten duen organoa den aldetik, finantza kontrola eta legezkotasuna baieztatu ondoren, sektore publikoaren finantza eta ekonomia jarduera bat datorrela egiaztatu behar du araudia, ekonomia, eraginkortasun eta efikazia printzipioekin. Kontabilitate Publikoko gestio eta zuzendaritza zentroa den aldetik, berriz, gestio publikoari buruzko informazio kontablea, fidagarria, osoa, profesionala eta independentea ematea dagokio, eta garapen egokia izan dezan neurriak zehaztea.
Atariko informazioa - Aurrekontu eta kontabilitate publikoa egiteari dagokionez, Estatuko Administrazio Orokorraren ohiko ekitaldiko sarrera eta gastuen hileko aurrekontuak egitearen gaineko informazioa ematen da. Horrez gain, onartutako azken Estatuko Kontu Orokorreko txostenak eta dokumentuak, eta datozenen tramitazio egoera ere ageri dira.
- Sektore Publikoaren txosten eta kontu ekonomikoetan, Estatuko ekonomia eta finantza adierazle nagusien hileroko estatistika informazioa jaso daiteke, nazio kutxa eta kontabilitate terminoetan; horien artean daude kutxaren defizita edo superdefizita, edo finantzatzeko gaitasuna edo beharra, eta Estatuaren eta Administrazio Publikoaren jarduerari buruzko beste ekonomia eta finantza txostenak.
- Sektore Publikoaren barne kontroleko jarduerei dagokienean, funtzio ikuskatzailearen edo finantza kontrolaren ekitaldi bidez, eta ekitaldi hori erregulatzen duten arauen bidez, Estatu Administrazioko Interbentzio Orokorreko bulegoek egindako finantza kontrolari eta fiskalizazio jarduerari buruzko estatistika-datuak ematen dira.
- Azkenik, “bulego elektroniko” bat ere badu; horrek aurrekontu-bulegoen, Estatuko Administrazio Orokorreko gestio zentroen, Estatuko autonomia Organismoen, Enpresa Publikoen, Komunitate Autonomoen eta Korporazio Lokalen esku daude Estatuko Administrazioko Interbentzio Orokorreko eta Aurrekontu eta Gastuen Idazkaritza Orokorreko informazio sistemak katalogatzea errazten du, eta programak deskargatzen dira Estatu Administrazioko Interbentzio Orokorrera informazioa bidaltzeko; horrez gain, administrazio unitateen gestio ekonomikorako erabil daiteke.
Argibide gehiago: