Ogasuneko Ministerioa PORTAL INSTITUCIONAL DEL MINISTERIO DE HACIENDA

Buscador de Contenidos

Zeintzuk dira hautaketa prozeduren faseak eta nola ezagutu daiteke haien izapide egoera

1. Zeintzuk dira hautapen-prozeduraren faseak

Nola kontsultatu hautapen-prozesuaren izapidearen egoera?

Deialdia egin duen organoaren webgunean eta Sarbide Orokorreko Puntuan (administracion.gob.es) aurki daiteke deialdiaren oinarrietan aipatzen den informazio orokorra, hala nola, deialdien argitalpena, onartuen eta baztertuen zerrenden onarpena, azterketen datak, ariketak gainditzen dituzten pertsonen deklarazioa, etab.

Barne-igoerarako hautapen-prozesuen deialdiak Funciona intranet-atarian argitaratzen dira ere.

Gainera, komunikazioen eta gorabeheren helburuetarako, deialdi guztietan ageri da epaimahaiaren egoitza eta harremanetarako telefono bat eta helbide elektroniko bat.

Noiz argitaratuko da onartuen eta baztertuen zerrenda?

Eskabideak aurkezteko epea amaituta, gehienez ere hilabete bateko epea egongo da ebazpena BOE eta deialdia egin duen erakundearen webgunean argitaratzeko, eta bertan adieraziko dira:

  • Baztertutako hautagaien zerrenda.
  • Onartutako hautagaien zerrenda osoak publikoaren eskura jarri dituzten tokiak eta webgunea.
  • Behar izatekotan, bazterketa edo omisioa eragin duten akatsak zuzentzeko epea.
  • Oposaketaren lehen ariketaren data, hasiera-ordua eta tokia.

Zer egin dezaket baztertu banaute, zerrendetan ageri ez banaiz edo akatsen bat badago?

Hamar laneguneko epea dago akatsak zuzentzeko. Idazki bat bidali beharko zaio deialdia egin duen organoari, eskabidea behar bezala aurkeztu zela egiaztatzen duten dokumentuekin batera, bai eta bazterketa-arrazoirik ez dagoela frogatzen duten edo akatsa zuzentzen duten gainerako dokumentuekin batera ere. Epe hori igarota, berriz ere argitaratuko dira behin betiko zerrendak, hasierako zerrendak argitaratu ziren toki beretan.

Noiz izango da lehenengo ariketa?

Onartuen eta baztertuen zerrenda aurkezten duen ebazpenean adieraziko da lehenengo ariketaren data. Gainerako ariketen data aurreko ariketaren gaindituen ebazpenean jakinaraziko da.

Non ikus ditzaket notak?

Ariketa bakoitza gainditzen duten oposiziogileen zerrenak honako tokietan argitaratuko dira:

  • Ariketa burutu zen tokia edo tokiak.
  • Deialdia egin duen organoaren webgunea.
  • administracion.gob.es Sarbide Orokorrerako Puntua.

Test motako galdetegien erantzun zuzenak dituzten txantiloiak argitaratzen al dira?

Ariketen txantiloiak deialdia egin duen organoaren webgunean argitaratuko dira.

Zein da dokumentazioa aurkezteko epea, behin oposaketa gaindituta?

20 laneguneko epea egongo da oposaketa-fasea edo lehiaketa-oposaketa gainditu duten hautagaien behin betiko zerrenda daraman ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.

Nola burutuko da lanpostuen eskaintza?

Lanpostuen eskaintza deialdia egin duen organoak burutuko du eta gainditutako hautagaiei zuzenduko die, eskainitako lanpostuak eskatzeko epe bat ezarrita. Lanpostu-eskaintza hori Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu ahalko da eta, edozein kasutan ere, deialdia egin duen organoaren webgunean argitaratuko da.

Nola esleituko dira lanpostuak?

Hautagaiek burututako lanpostu-eskaeraren arabera esleituko dira, hautagaiek hautapen-prozesua gainditu ondoren eskuratutako guztizko puntuazioaren arabera. Hala ere, ordena hori aldatzeko aukera egongo da, desgaitasuna duten pertsonen enplegu publikorako sarrera eta lanpostuen esleipena arautzen dituen abenduaren 3ko 2271/2004 Errege Dekretuaren 9. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Nola burutuko da izendapena?

Behin eskainitako lanpostuak esleituta, karrerako funtzionarioen izendapenari edo lan-kontratu finkoaren formalizazioari ekingo zaio.

Karrerako funtzionarioen izendapena, edozein kasutan ere, Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratuko da eta bertan zehaztuko da lanpostuaz jabetzeko epea.

Izendatutako karrerako funtzionarioen kidegoak edo eskalak barne dituzten Ministerioen webguneetan ere argitaratu ahalko da. Funtzio Publikoko Estatu Idazkaritzaren menpe dauden kidegoen eta eskalen kasuan, argitalpen hori Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren eta Administrazio Publikoaren Institutu Nazionalaren webgunean ere burutuko da.

Eta izendapena argitaratu ondoren?

Izendapena argitaratu edo kontratua izendatu ondoren, esleitutako postuaren jabetza hartu beharko da (lan-kontratudun langileen kasuan, postura sartu beharko dira), izendapen horretan adierazitako epean eta organoen aurrean, eta, karrerako funtzionarioen kasuan, Konstituzioari nahiz antolamendu juridikoaren gainerako arauei men egiteko ekitaldia burutuko da.

Eta barne-igoera bidezko hautapen-prozesu batean parte hartu badut??

Barne-igoerako prozesu batean parte hartu duten hautagaiei beren Ministerioko edo Estatuko Administrazio Orokorraren erakundeko lanpostu bat esleitu ahalko zaie, betiere aukera hori prozesuaren deialdian baztertu ez bada. Kasu horretan, momentu horretan duten lanpostuan edo Ministerio edo erakunde horrek aurrekontuetako diruz hornituta eskainitako lanpostu libre batean geratu ahalko dira, betiere lanpostu hori funtzionarioak bere behin betiko lanpostua esleituta duen udalerri berean badago.

Gorago aipatutako gertatu ahal izateko, funtzionarioaren Ministerioak edo erakundeak proposatu beharko du, Funtzio Publikoko Estatu Idazkaritzak baimendu beharko du eta interesdunak onartu beharko du.

Funtzionarioaren behin betiko lanpostua barne duen Ministerioak edo erakundeak lanpostu berean geratzea edo lehentasunezko lanpostu libre batera aldatzea eskainiko ez balio, Funtzio Publikoko Estatu Idazkaritzak eskaintza hori baimenduko ez balu edo interesdunak eskaintza onartuko ez balu, barne-igoerako prozesua gainditu duen hautagaiak eskainitako lanpostu orokorren artean aukeratu beharko du eta lanpostua jasotako eskaeren arabera eta hautapen-prozesuaren amaierako ordenaren arabera esleituko zaio.

Banner nabarmenduak

Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren informazio garrantzitsua estekak

Egoitza Elektronikoa (Ireki leiho berrian)Datu ekonomiko finantzarioak bankua (Ireki leiho berrian)Gobernu IrekiaGardentasuneko Atariaren Logotipoa (Ireki leiho berrian)Parte-hartze publikoa arautze-proiektuetan