Ogasuneko Ministerioa PORTAL INSTITUCIONAL DEL MINISTERIO DE HACIENDA

Buscador de Contenidos

Nolakoak dira hautaketa prozesuak

Hautapen-prozesuak oposaketa edo lehiaketa-oposaketa motakoak izan daitezke.

Oposaketan kanporaketa-probak edo -azterketak gainditu beharko dira, bat edo gehiago eta mota anitzekoak izan daitezkeenak, lortu nahi den lanpostuaren kidegoaren edo kategoriaren arabera.

Lehiaketa-oposaketan oposaketa-fase bat eta lehiaketa-fase bat egongo dira eta, azken honetan, parte-hartzaileen merituak aintzat hartuko dira, esaterako: esperientzia profesionala, administrazioan duten antzinatasuna, titulu akademikoak, prestakuntza etab. Lehiaketa-faseko puntuak ezingo dira erabili oposaketako azterketak gainditzeko. Barne-igoerako prozesuetan lehiaketa-oposaketa erabili ohi da.

Zer da hautaketa-ikastaroa edo praktikaldia?

Deialdian praktikaldi bat edo hautaketa-ikastaro bat xedatu bada, proposatutako hautagaiak praktikaldiko funtzionario gisa izendatuko dira. Praktikaldiko funtzionarioek jasoko dituzten ordainsariak otsailaren 10eko 456/1986 Errege Dekretuan araututakoak izango dira.

Praktikaldirik edo hautaketa-ikastarorik egongo ez balitz, lanpostuak eskainiko zaizkie hautapen-prozesua gainditu duten hautagaiei, dagokion Enplegu Publikoko Eskaintzan eta hautapen-prozesuaren deialdian xedatutakoaren arabera.

Hautaketa-ikastaroa funtzionarioen eta lan-kontratudun langileen prestakuntzarako zentro ofizial batean burutuko da eta kanporaketa-izaera izango du.

Praktikaldian zehar, kasu bakoitzean agintzen diren lanak eta gainerako probak burutu beharko dira.

Lan-kontratudun langileek, bestalde, probaldi bat izatea gerta liteke lan-kontratua gauzatu ondoren.

Banner nabarmenduak

Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren informazio garrantzitsua estekak

Egoitza Elektronikoa (Ireki leiho berrian)Datu ekonomiko finantzarioak bankua (Ireki leiho berrian)Gobernu IrekiaGardentasuneko Atariaren Logotipoa (Ireki leiho berrian)Parte-hartze publikoa arautze-proiektuetan