Atalak
Zergek, tasekin eta kontribuzio bereziekin batera, tributuen diru-sarrerak osatzen dituzte, Administrazio Publikoen Aurrekontuen finantziazio-iturri nagusia izanik. Hiru tributu mota hauetako bakoitzaren garrantzi erlatiboa desberdina da Administrazio Publikoaren eremuaren arabera. 2015 ekitaldiko zerga-bilketaren datuen arabera, Estatuari egotzitako zergen diru-sarrerak bere diru-sarrera ez-finantzarioen %84 izan ziren. Aldiz, tasak baliabide garrantzitsua dira zerbitzu publikoak eskaintzen dituzten erakundeentzat. Kontribuzio bereziak Toki Administrazioen eremuan daude bakarrik.
Informazio gehiago::

. Egoitza elektronikoaren
bitartez, betebehar fiskalak bete daitezke, laguntza programak deskargatu, zergen inguruko informazioa
jaso eta Autonomia Erkidegoek lagatutako tributuen eskumenak ezagutu.
eta Konstituzio Auztegiko
jurisprudentzia.Ogasun Ministerioa, Ogasuneko Estatu Idazkaritzaren bitartez, zerga-sistemarekin loturiko eginkizun nagusiak honela banatzen dira:
: Estatuko zerga-sistemaren eta aduana-sistemaren aplikazio eraginkorra (kudeaketa, ikuskaritza eta zerga-bilketa).
: Higiezinen Katastroa erregistro administratibo bat da non ondasun higiezinak deskribatzen diren, beren ezaugarri fisiko, ekonomiko eta juridikoen arabera. Katastroaren Zuzendaritza Nagusiari dagokio Katastroa osatu eta mantentzea, barne izanik, bestelako eginkizunen artean, ondasun higiezin bakoitzari katastro-balioa esleitzea ondasun horren jabetzatik eratorritako gaitasun ekonomikoa ezartzeko asmoz. Balio administratibo hau hainbat zerga-figuratan erabiltzen da, bereziki Ondasun Higiezinen gaineko Zergan eta Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zergan. Halaber, Katastroan jasotako informazioak estatuko, erkidegoetako eta toki Administrazioei laguntzen die bere zerga-kontrolerako eginkizunak betetzen.
: Diru-sarrera eta gastu publikoen inguruko gaien ikerketa eta azterketa eta zerga-estatistiken analisia eta ustiaketa.Banner nabarmenduak