Herritarrei Interneten bidez administrazioarekin harremanetan jartzeko aukera eskaintzea gobernuaren helburu nagusienetako bat da, zerbitzu publikoak modernizatzeari dagokionez.
2004. urtetik, hainbat ekimen jarri dira abian administrazio elektronikoaren garapena Espainian bultzatzeko eta herritarrei ematen zaien arreta hobetzeko.
Administrazio elektronikoaren elementu katalizatzaile nagusia dira
Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legea eta
Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legea
; bertan eskubide unibertsal gisa aintzatesten delarik herritarrek duten administrazioekin elektronikoki erlazionatzeko eskubidea. XXI. mendeko gizarteari egokitutako legeak dira, administrazio efizienteagoa, eraginkorragoa, hurbilagoa eta gardenagoa sustatzen dutenak. Horregatik, ikuspuntu teknologikotik, Administrazio guztiak lege hauen ezarpenean lanean ari dira eta, helburu horrekin, Ministerio honek administrazioen eskura jarritako
material eta tresna
guztiak erabili ahalko dituzte.
Gainera, abian jarri dira hainbat soluzio, azpiegitura eta zerbitzu erkide Herri Administrazioetan administrazio elektronikoa errazago ezarri ahal izateko. Baliabide horietako zenbait dagoeneko aipatzen ziren 11/2007 Legean eta orain 39 eta 40/2015 legeetan ere bai. Hona hemen baliabide hauen zenbait adibide adierazgarri:
Espainian administrazio elektronikoak bizi izan duen garapen harrigarria ezin izango zen gauzatu ezarri den lege-esparru oso hori gabe, lege-esparru horrek bereziki eragin duelarik
Administrazio Publikoen arteko elkarreragintasunean eta
sistemen
, datuen, komunikazioen eta zerbitzu elektronikoen segurtasunean.
Abian jarri diren Sarbide
Puntu Orokorrari (Punto de Acceso General edo PAG gaztelaniaz) eta
Herritarren Karpetari
esker, herritarrei Internet bidez arreta emateko eredu berri bat sortu da Herri Administrazioek eskainitako zerbitzu guztietarako sarbidea bateratzeko xedearekin.
Gai hauen inguruko informazio gehiago eskuragarri dago atarietan eta hauen inguruko atal espezifikoetan.
Estekak