Konstituzioak (157. artikulua) eta Autonomia Erkidegoen Finantzaketarako Lege Organikoak (14. artikulua) erkidegoen finantza baliabide moduan jasotzen dute zorpetzea, bai epe laburrean, bai luzean.
Autonomia Erkidegoen Finantzaketarako Lege Organikoak ezartzen du epe laburreko kreditu eragiketak altxortegiko behin-behineko beharrak estaltzeko erabili behar direla.
Epe luzeko kreditu eragiketei dagokionez (urtebetetik gorako epea), Autonomia Erkidegoen Finantzaketarako Lege Organikoak bi baldintza ezartzen ditu:
Baldintza horietaz gain, autonomia erkidegoek kreditu eragiketak zehaztu nahi badituzte atzerrian, edo zor publikoa jaulki nahi badute, Estatuaren baimena lortu behar dute aldez aurretik.
Baimen horiek Ministro Kontseiluaren Akordioetan oinarritzen dira.
Bestalde, aurrekontuen egonkortasun araudiak Autonomia Erkidegoetako Zerga eta Finantza Politika Batzordeari ematen dizkion funtzioak betetzeko, organo honek, 2003ko martxoaren 6an izandako osoko bilkuran
autonomia erkidegoen zorpetzearen inguruko akordioak onartu zituen (PDF, 127.33 KB). Aurretik, aurrekontuen egonkortasunaren inguruko araudia sartu zen indarrean; 2003ko urtarrilaren 1ean, hain zuzen.
Autonomia erkidegoen zorpetze datuak
Espainiako Bankuak ematen ditu, estatistika buletineko tauletan.