Komunitate Autonomoen finantzaketari dagokionez, Espainian bi eredu daude:erregimen arrunta eta erregimen forala.
Era berean, erregimen arruntaren barruan,Kanariar Uharteek zergen eta ekonomiaren erregimen berezia dute, arrazoi historikoak eta geografikoak direla-eta. Europar Batasunaren barruko lurralde ultraperiferiko gisa egokitu dituzte uharteak.
Ceuta eta Melilla hiriek ere autonomien finantzaketan parte hartzen dute, Autonomia Estatutuei eta Tokiko Ogasunen finantziazioaren erregimenari jarraituz. Era berean, zerga alorreko erregimen zeharkakoa eta berezia dute, eta, hari esker, Ekoizpenaren, Zerbitzuen eta Inportazioaren gaineko Zerga biltzen dute, bezren order.
Finantzaketa sistemak Komunitate Autonomoei ematen dizkien baliabideei haiek dituzten gainerakoak gehitu behar zaizkie: zerga propioak, Estatuko Aurrekontu Orokorren transferentziak, Europar Batasuneko funtsak... Era berean, Komunitate Autonomoek finantzaketa lor dezakete zorpetzera jota, indarrean den araudiak aureikusten dituen baldintzetan.
Espainiako Konstituzioa autonomia erkidegoen finantzaketa sistemari buruz ari da 156. artikulutik 158.a arte. Orobat, foru lurraldeen eta Kanarien berezitasuna halakotzat ezagutzen du.
156. artikuluak (PDF 66.12 KB gutxi gorabehera) sistemaren printzipioak ezartzen ditu: finantza autonomia, koordinazioa eta elkartasuna.
157. artikuluan, (PDF 71.81 KB gutxi gorabehera) autonomia erkidegoen baliabideen zerrenda ageri da, eta lege organikoaz arautuko direla zehazten.
158. artikuluan, (PDF 66.89 KB gutxi gorabehera) elkartasun printzipioa gauzatzeko tresnak ezartzen dira.
Gainera, lehenengo xedapen gehigarria (PDF 56.37 KB gutxi gorabehera) foru lurraldeei buruz ari da; eta hirugarren xedapen gehigarria (PDF 54 KB gutxi gorabehera) kanariar uhartediko ekonomia eta zerga araubidearen aldaketaz.
Azkenik, bosgarren xedapen iragankorrak (PDF 57.18 KB gutxi gorabehera) Ceuta eta Melilla autonomia estatutudun hiri bihurtzea ahalbidetu du.
Argibide gehiago: