Ogasuneko Ministerioa PORTAL INSTITUCIONAL DEL MINISTERIO DE HACIENDA

Buscador de Contenidos

Nazioarteko Jarduera

Nazioarteko alorrean, Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioaren funtzioak honako oinarrizko ardatzen inguruan antolatzen dira:

Zergen alorrean, bereziki garrantzitsuak dira ezarpen bikoitza saihesteko hitzarmenak, kanpoko inbertsioak sustatzeko oinarrizko tresnak baitira, inbertitzaileei segurtasun juridikoa ematen dietelako eta inbertsio horien zerga-karga murrizten dutelako; estatuen zerga-administrazioen artean informazioa partekatzeko akordioak, iruzurra eta zerga-saihestea ekiditeko elementu garrantzitsuak baitira, eta ez-egoiliarren inguruko araudia.

Bestalde, Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioak Finantza Kontseilaritza sare bat dauka atzerrian, Idazkariordetzari atxikita dagoena Idazkaritza Nagusi Teknikoaren bitartez, eta kontseilaritza horien funtzioak dira, nagusiki, aholkularitza eta laguntza teknikoa eskaintzea eta buruzagitzari eta gainontzeko ordezkaritza diplomatikoko organoei sostengua ematea zergen eta aduanen alorrean, eta baita aurrekontuen eta kontabilitate publikoaren alorrean ere.

Sare honen barne daude bai Finantza Kontseilaritzak, bai eta nazioarteko erakundeetako Ordezkaritza Iraunkorretan dauden Finantza Kontseilarien postuak ereotsailaren 18ko 240/2000 Errege DekretuaIreki leiho berrian; abenduaren 28ko 1771/2007 Errege DekretuaIreki leiho berrian; irailaren 5eko 747/2014 Errege DekretuaIreki leiho berrian Eta 60/2022 Errege Dekretua, urtarrilaren 25ekoaIreki leiho berrian

Azkenik, Ministerioaren nazioarteko jardueren barnean, nabarmentzekoa da hainbat nazioarteko erakundetan burutzen duen lana (Aduanen Nazioarteko Erakundea, Zerga Administrazioen Zentro Interamerikarra, Lankidetza eta Garapen Ekonomikorako Erakundea, Europako Kontseilua), eta baita nazioarteko foroetan izaten duen parte-hartzea, esaterako, Katastroen Foro Iberoamerikarra eta Kontabilitate Publikoaren Foro Iberoamerikarra.

Informazio gehiago:

Banner nabarmenduak

Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren informazio garrantzitsua estekak

Egoitza Elektronikoa (Ireki leiho berrian)Datu ekonomiko finantzarioak bankua (Ireki leiho berrian)Gobernu IrekiaGardentasuneko Atariaren Logotipoa (Ireki leiho berrian)Parte-hartze publikoa arautze-proiektuetan

Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioa