Ogasuneko Ministerioa PORTAL INSTITUCIONAL DEL MINISTERIO DE HACIENDA

Buscador de Contenidos

Doktrina

58/2003 Zergen Lege Orokorrak, abenduaren 17koak, 88. eta 89. artikuluetan xedatutakoaren arabera, zergadunek Tributuen Zuzendaritza Nagusiaren aurrean aurkez ditzakete norberari dagokion araubidearen, sailkapenaren edo zerga-kalifikazioaren inguruko zalantzak.

Idatzizko zergen alorreko zalantza hauen erantzuna, betiere zalantza aurkeztu bada eskubideak baliatzeko epea, aitorpenak edo autolikidazioak aurkezteko epea edo bestelako zerga obligazioak betetzeko epea amaitu baino lehen, sei hilabeteko epean emango da aurkezpenetik hasita eta eragin lotesleak izango ditu galdetzailearekin ezarritako harremanean zergen aplikazioaren ardura duten zerga-administrazioko organo eta erakundeentzat, baldin eta zalantza planteatu aurretik hasitako prozedura, errekurtso edo erreklamazio baten xede edo izapidetzearekin loturarik ez badute.

Ministerioaren organo zentralen (eta Legean xedatutako gainerako organoen) aurka aurkeztutako erreklamazio ekonomiko-administratiboen ebazpena, aurretiko izapide moduan Estatu Kontseilua entzun duten edo entzun behar duten erreklamazioen ebazpena, eskualdeko eta tokiko Epaitegi Ekonomiko-Administratiboek lehen auzialdian emandako ebazpenen aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoen ebazpena, berrikuspen errekurtso berezien ebazpena eta irizpidea bateratzeko gora jotzeko ezohiko errekurtsoen ebazpena Epaitegi Ekonomiko-Administratibo Zentralari dagokio.

Bestalde, Epaitegi Ekonomiko-Administratibo Zentralak zergen arloan emandako ebazpenen aurka Zergen Zuzendari Nagusiak doktrina bateratzeko ezohiko errekurtsoa aurkeztu ahalko da, ebazpen hauen edukiarekin ados ez egotekotan, Doktrina Bateratzeko Sala Bereziaren Aurrean. Sala honek ebazpena emango du sei hilabeteko epean doktrina aplikagarria xedatuta eta ebazpena loteslea izango da epaitegi ekonomiko-administratiboentzat eta gainerako zerga-administrazioarentzat.

58/2003 Zergen Lege Orokorrak, abenduaren 17koak, 86. artikuluan xedatzen du Ogasun Ministerioak argitaratuko dituela garrantzi handia eta ondorio sakonak dituzten zalantza eta ebazpen ekonomiko-administratiboei emandako erantzunak.

Informazio gehiago:

Banner nabarmenduak

Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren informazio garrantzitsua estekak

Egoitza Elektronikoa (Ireki leiho berrian)Datu ekonomiko finantzarioak bankua (Ireki leiho berrian)Gobernu IrekiaGardentasuneko Atariaren Logotipoa (Ireki leiho berrian)Parte-hartze publikoa arautze-proiektuetan

Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioa