Kanal hau sortu da aurretiazko kontsulta publikoen eta entzunaldi eta informazio publikoen izapideetarako sarbide puntu gisa, jarraian adierazitako arauen prestaketa prozesuan: lege aurreproiektuak, legegintzako errege dekretuen proiektuak eta Ministerioak eta haren mende edo harekin lotuta dauden erakundeek sustatutako araudiak; betiere 39/2015 Legeak, urriaren1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 133. artikuluan eta 50/1997 Legeak, azaroaren 27koak, Gobernuari buruzkoak, 26. artikuluan xedatutakoaren arabera
Sarbide puntu honekin bete egiten da urriaren 3koPRE/1590/2016 Aginduan xedatutakoa. Agindu horretan argitaratu zen 2016koirailaren 30eko Ministro Kontseiluaren Erabakia, zeinaren bidez eman baitzirenaraudiak prestatzeko prozesuan herritarren partaidetza ministerioetakodepartamentuen web atarien bitartez ahalbidetzeko jarraibideak.
AURRETIAZKO KONTSULTA PUBLIKOA. Abian diren izapideak
Aurretiazko kontsulta publikoko izapideen helburua da araudi proiektu bat prestatu aurretik herritarren, erakundeen eta elkarteen iritzia ezagutzea..
ENTZUNALDI ETA INFORMAZIO PUBLIKOA Abian diren izapideak
Entzunaldi eta informazio publikoko izapideen helburua da jada idatzi den araudi proiektu baten eraginpean dauden eskubide eta interes legitimoen titularrak diren pertsonen iritzia ezagutzea, zuzenki edo herritar horiek ordezkatzen dituzten erakunde edo elkarteen bitartez, bai eta beste pertsona edo erakunde batzuek egin ditzaketen ekarpen gehigarri guztiak jasotzea ere.