Ogasuneko Ministerioa PORTAL INSTITUCIONAL DEL MINISTERIO DE HACIENDA

Buscador de Contenidos

Ondasun eta zerbitzu zentralizatuen kontratatzea

: Abre nueva ventana

Azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen testu bateginaren 206. artikuluaren arabera, eta ekainaren 28ko 8/2013 Errege Lege Dekretuaren hogeita hamalaugarren xedapen gehigarriaren arabera, Kontratazioaren Arrazionalizazio eta Zentralizazio Zuzendaritza Nagusiaren eta Kontratazio Zentralizatuaren Batzarraren eskumena ezarri zen kontratazio-zentral bakar gisa jarduteko Estatuko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen alorrean eta baita Gizarte Segurantzako erakunde kudeatzaile eta zerbitzu erkideetan eta bestelako estatuko erakunde publikoen alorrean.

Kontratazio-sistema zentralizatua ondasunak, lanak eta zerbitzuak kontratatzeko modelo bat da; ondasun, lan eta zerbitzu horien ezaugarri bereziak direla eta Estatuko Administrazio Orokorreko departamentu guztiek erabil ditzaketenean erabiltzen dena. eta, ondorioz, kontratazio zentralizatuko gisa izendatzen dira Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren (TRLCSP) 206.1 artikuluaren arabera. Estatuko Kontratazio Sistema Zentralizatuaren eta Estatuko Kontratazio Zentralaren inguruko informazio guztia eskuragarri dago bere atari espezifikoan: https://contratacioncentralizada.gob.esIreki leiho berrian

Sistema honen esparruan, esleipen-proposamenen kudeaketa elektronikoki burutzen da bere osotasunean Kontratazioaren Arrazionalizazio eta Zentralizazio Zuzendaritza Nagusiaren CONECTA-CENTRALIZACIÓNIreki leiho berrian aplikazioa erabiliz, non ondorengo zerbitzuak eskaintzen diren:

  • Sistema erabiltzen duten erakunde publikoentzat:
    • Kontratazio zentralizatuko ondasun eta zerbitzuen katalogoaren kontsulta.
    • Katalogoko produktuen alderaketa eta produktuen "erosketa-orgak" prestatzea.
    • Esparru-akordioetan oinarritutako kontratuetarako bigarren lizitaziora aurkezteko enpresei zuzendutako gonbidapenen kudeaketa.
    • Ondasunak edo zerbitzuak esleitzeko proposamenen sorrera, erakunde interesdunaren onarpenen prozesuarekin lotutako laguntza eta proposamenak DGRCCari helaraztea proposamen horiek azter ditzan eta dagokion esparru-akordioan oinarritutako kontratu gisa onar ditzan.
    • Ondasun eta zerbitzuen esleipen-proposamenen egoeraren jarraipena.
    • Burututako kontratazioen inguruko informazioa.
  • Enpresa esleipendunentzat:
    • Kontratazio zentralizatuko ondasun eta zerbitzuen katalogoaren kontsulta.
    • (Katalogoko) produktuen "erosketa-orgak" prestatzea.
    • Esleitutako oinarritutako kontratu berrien inguruko jakinarazpenak jasotzea.
    • Esparru-akordioetan oinarritutako kontratuetarako bigarren lizitaziora aurkezteko gonbidapenak bidaltzea.
    • Katalogoko ondasun eta zerbitzuen eguneraketaren kudeaketa.

Sistema hau ondorengo administrazioren baten barne dauden erakunde guztiei zuzendua dago:

  • Estatuko Administrazio Orokorra eta bere erakunde autonomoak.
  • Gizarte Segurantzako erakunde kudeatzaileak eta zerbitzu erkideak.
  • Estatuko erakunde publikoak.

Halaber, azaroaren 14ko 3/2011 Legagintzako Errege Dekretuak onartutako Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen testu bateginaren 205. artikuluaren arabera, sistema honi onura atera ahalko diote Autonomia Erkidegoek eta Toki Erakundeek, bai eta haien erakunde autonomoek eta barne dituzten erakunde publikoek, legegintzako errege dekretu beraren 206. artikuluan araututako estatu-mailako kontratazio zentralizatura atxiki ahalko direlarik, bertan barne hartutako hornidura, zerbitzu eta lan guztietarako edo zenbaitetarako besterik ez. Atxikitzeko, Kontratazioaren Arrazionalizazio eta Zentralizazio Zuzendaritza Nagusiarekin dagokion akordioa sinatu beharko da.

Banner nabarmenduak

Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren informazio garrantzitsua estekak

Egoitza Elektronikoa (Ireki leiho berrian)Datu ekonomiko finantzarioak bankua (Ireki leiho berrian)Gobernu IrekiaParte-hartze publikoa arautze-proiektuetanGardentasuneko Atariaren Logotipoa (Ireki leiho berrian)