Ogasuneko Ministerioa PORTAL INSTITUCIONAL DEL MINISTERIO DE HACIENDA

Buscador de Contenidos

Administrazio prozedurak

Datu orokorrak

Izena

Sektore Publikoko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistro Ofizialean inskribatzea

Prozesu edota zerbitzu mota
Kontratazio publikoa
Gaia
Kontratazioa
SIA Kodea
3168752
Azalpena

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 337.etik 345.era bitarteko artikuluetan dago araututa Sektore Publikoko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistro Ofiziala. Datu hauek inskriba ditzakete bertan enpresaburuek: nortasuna eta jarduteko gaitasuna, baimenak eta gaikuntzak, kaudimena eta enpresa-sailkapena (Legearen 339. artikuluan jasoak). Haren ziurtagiriek sektore publikoko kontratazio-organo guztien aurrean akreditatzen dute.

Izapideak egiteko ardura duen organoa
Estatuko Ondasunaren Zuzendaritza Nagusia (E00126605)

Prozedura/zerbitzuari buruzko informazio orokorra

Hasiera emateko modua
  • Interesado
  • Oficio
Hartzailea interesatua
  • Enpresak
Ofizioaren hartzailea
  • Enpresak
Requisitos del solicitante
Eskatzaileak dokumentuen bidez egiaztatu beharko du erregistroan inskribatu nahi duen informazioa, Sektore Publikoko Kontratuen urriaren 30eko 30/2007 Legea partzialki garatzen duen maiatzaren 8ko 817/2009 Errege Dekretuaren 17. artikuluan zehazten denaren arabera.
Dokumentazioa
  • Sozietate anonimoak edo erantzukizun mugatukoak direnean, eratze-eskritura, eta geroago eman diren eta inskribatu nahi diren inguruabarrak modu eguneratuan islatzen dituzten aldaketa-eskriturak
  • Beste pertsona juridiko batzuk badira, eratze-dokumentuak eta haiek gobernatzen dituzten estatutuak dituztenak, baita haiek aldatzen dituzten eta inskribatu nahi diren inguruabarrak modu eguneratuan islatzen dituzten dokumentuak ere
  • Pertsona fisikoek nortasun-agiri nazionala aurkeztuko dute, edo, atzerritarren kasuan, dokumentazio baliokidea, interesdunaren nortasuna, nazionalitatea eta helbidea egiaztatzeko, jarduteko haren gaitasuna egiaztatzen duen gainerako dokumentazioarekin batera, baldin eta inguruabarren arabera beharrezkoa bada, bereziki zerga-izaerakoa eta Gizarte Segurantzako dagokion araubidean alta eman izana egiaztatzen duena
  • Administratzaileen izendapenak, ahalmenen eskuordetzeak, eta Sektore Publikoaren parte diren erakundeekin kontratatzeko emandako ahalordeak
  • Azken ekitaldiko urteko kontuak, onartuak eta Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean aurkeztuak. Merkataritza Erregistroan inskribatuta ez dauden eta horretara behartuta ere ez dauden banakako enpresaburuen kasuan, behar bezala bideratutako kontabilitateko liburuak
  • Baimen edo gaikuntza profesionalei eta jarduera-sektore batean jarduteko beharrezkoak diren gainerako baldintzei dagozkien eta enpresek dauzkaten tituluak eta dokumentuak jatorrizko dokumentua edo haren kopia baimendua aurkeztuta inskribatuko dira
Ebazteko epea

3 Hilabetea(k)

Más información sobre plazos
Errekerimenduaren ondoren epeak luzatzea (39/2015 Legearen 32. art.) eta etetea (39/2015 Legearen 68. art.).
Efektu isiltasima interesatua
Negatiboa
Efektu isiltasuna ofizioa
Negatiboa
Ebazteko organoak
  • Kontratistak Sailkatzeko eta Kontratuak Erregistratzeko Zuzendariordetza Nagusia
Bidearen amaiera
No
Errekutsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa Estatuko Ondarearen zuzendari nagusiaren aurrean. Hilabeteko epea, ebazpena jakinarazten denetik hasita.
Oinarrizko araudia
Izapidetze elektronikoaren araudia
Aurkezteko lekua
  • Inskripzioak egiaztatzeko eskatutako dokumentuek fede-emaileak izan behar dute (jatorrizkoak, edo notario aurrean autentifikatutako kopiak), eta jarraian aipatzen diren prozeduretako bat erabiliz aurkeztu behar dira, ROLECEn inskribatzeko eskaera jaso izanaren kopia batekin batera:
  • Egin duenaren sinadura elektronikoarekin sinatutako fitxategi elektronikoa (notarioa edo erregistradorea); Ez dira onartuko eskatzaileak sinatutako fitxategiak, salbu eta dokumentazioak CSV dakarrenean.
  • Jatorrizko dokumentua edo kopia legezkotua edo autentifikatua Alcalá kaleko 9.ean aurkeztea (edo horretarako jarritako erregistro-puntuetako batean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan xedatutakoa aplikatuz).
  • Postaz, Alcalá kaleko 9.ean (28070 Madril), ROLECEren aurrean hasitako prozedurari jarraikiz.
  • Jatorrizkoak, kopia legezkotua edo autentifikatua, Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren edozein ordezkaritzatan aurkeztu beharrekoa, Kontratistak Sailkatzeko eta Kontratuak Erregistratzeko Zuzendariordetza Nagusira bidaltzeko, ROLECEren aurrean hasitako prozedurari jarraikiz.
  • Merkataritza Erregistroaren webgunetik zuzenean (http://www.registradores.org) bidaliko dira Urteko Kontuak ROLECEra (cuentasanuales@patrimoniodelestado.es).
Prozeduraren faseak
  • Inskribatzeko eskaera
  • Eskaera aztertzea
  • Ebazpena
URL izapidetze elektronikoa
Página de tramitación electrónicaIreki leiho berrian
Formularioak
Requisitos identificación personas físicas
Altua: NAN elektronikoa, bestelako ziurtagiri onartuak HW euskarrian, egiaztatze-erakunde baimendu baten ziurtapenarekin.
Requisitos identificación personas jurídicas
Altua: NAN elektronikoa, bestelako ziurtagiri onartuak HW euskarrian, egiaztatze-erakunde baimendu baten ziurtapenarekin.
Identifikazio-sistemak
  • NAN elektronikoa
  • Ziurtagiri elektronikoa
Integrado en Clave
Bai
Practica notificaciones
  • Elektronikoa, Egoitzan agertuz
Sujeto a tasas
Ez
Más información del procedimiento
Elkarreragite maila
4. maila: Izapide elektronikoak

Banner nabarmenduak

Enlaces a información destacada del Ministerio de Hacienda

Egoitza Elektroniko Zentralerako sarbidea. Leiho berria irekiko da Acceso al Banco de Datos Económico Financieros. Abre nueva ventana Gardentasunaren Atarirako sarbidea. Leiho berria irekiko da Gobernu Irekiaren konpromisoetarako sarbidea Arau-proiektuetan parte-hartze publikoa izatea