www.hacienda.gob.es, Interneteko domeinua Ministerioaren titulartasuneko da, eta legezko ohar honetan haren erabileraren eta sarbidearen baldintza orokorrak jasotzen dira.
Webgune hau erabiltzeak berekin dakar baldintza orokor hauek espresuki eta erabat onartzea erabiltzailea bertara sartzen den unean argitaratutako bertsioan, webguneko eduki edo zerbitzu batzuei aplika dakizkiekeen baldintza bereziei kalterik egin gabe. Nolanahi ere, informazioa eta zerbitzuak eguneratzea ez da berehalakoa, eta, beraz, desfaseak egon daitezke. Bertan jasotako informazioa, zerbitzuak eta edukiak indarrean daudela eta zehatzak direla egiaztatzea gomendatzen dizugu.
Web ataria erabiltzeko baldintza orokorrak
Web gune honen eta postontzietan planteatutako galderen erantzuen bidez lortutako informazioak informazio orokorreko eta hiritarrarenganako arreta izaera dauka, otsailaren 9ko 208/1996 Errege Dekretuaren 4. artikuluan ezarritako baldintzei jarraiki, administrazio informazioaren eta hiritarrarenganako arretarako zerbitzuak araupetzen dituena, beraz, ezingo da, inolaz ere, efektu juridiko loteslerik eratorri.
Web une honen prestazioak hobetzeko helburuarekin, Ministerio honek, edozein unetan eta erabiltzaileei aurretik ohartarazi gabe, web gune honen aurkezpena, konfigurazioa, zehaztapen teknikoak eta zerbitzuak alde baterako zabaltzeko edo eten egiteko eskubidea dauka, alde bakarreko eran.
Bertsio eleanitza
Ministerioko web ataria Espainian, dagozkien lurraldeetan, ofizialak diren hainbat hizkuntzatan itzulita dago, 1978ko Espainiako Konstituzioaren 3. artikuluan eta Autonomia Estatutuetan ezarritakoari jarraiki. Hizkuntzak katalana, euskara eta galegoa dira. Baita atzerriko hizkuntza batean ere (ingelesa)
Atari honen edukia sakontasun maila desberdinetan itzulita dago. Itzulpenetik atariko Home ataleko Prentsa kanala eta Nabarmendua eta Gaurkotasuna sailak kendu dira, bertan planteatutako aldaketak berehala ematen direlako, eta baita arau juridikoak ere.
Hitzarmenei buruzko ingeleseko bertsioari dagokionez, web atari honetan agertzen diren ezarpen bikoitza saihesteko, informazio izaera hutsa dute, ez delako Kanpo Gaietarako Ministerioaren Hitzarmenetako Bulegoak duen bertsio ofiziala.
Web gune honen edukiak, jatorrian, gazteleraz idatzi dira, eta horiek egokitzapenerako itzuli dira. Horretarako itzulpen automatikorako erremintak erabili dira katalana eta galegoaren kasuan, beraz, akatsak egonn daitezke. Ohartarazten da, izaera orokorrarekin, gaztelerazko eta beste hizkuntzetako bertsioen artean desfaseak egon daitezkeela, horiek itzultzeko prozesutik eratorrita.
Ministerio honek espresuki debekatzen du "framings" burutzea edo hirugarrenek atariko diseinua, jatorrizko konfigurazioa edo edukiak aldatzen duten bestelako mekanismoak erabiltzea.
Jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak Ministerioaren web atariko diseinu, logo eta beste irudi batzuen gainean. Frameak
Bai atariko diseinua eta bai bere iturri kodeak, logoak, markak eta bertan agertzen diren gainerako ikur bereizgarriak Ministerio honenak edo bere erakundekoak dira eta dagozkien jabetza intelektual eta industrialeko eskubideekin babestuta daude. Babes honek, era berean, bertan bildutako irudiei eragiten die ere.
Erabat debekatzen da hura erabiltzea, kopiatzea, banatzea, publikoki jakinaraztea, eraldatzea edo bestelako antzeko jarduera, Ministerio honek espresuki baimendu izan ezik. Atari honen atal honetan zehaztutako elementuak erabiltzeko lizentzia, erabiltzaileari emandakoa, erabiltzailea aipatutako edukia deskargatzeko eta hura modu pribatuan erabiltzeko soilik da, baldin eta edukiak osorik mantentzen badira.
Ministerio honek hirugarrenen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideekiko errespetua aitortzen du; horregatik, atal hau zure eskubideak hausten ari dela uste baduzu, eskertuko genizuke gurekin harremanetan jartzea atariaren webmaster-en bidez, posta elektronikoaren hurrengo helbidean: sugerencias.portal@hacienda.gob.es
Ministerio honek espresuki debekatzen du "framings" burutzea edo hirugarrenek atariko diseinua, jatorrizko konfigurazioa edo edukiak aldatzen duten bestelako mekanismoak erabiltzea.
Lege aplikagarria eta jurisdikzioa
Ohar legal hau osatzen duten baldintzak interpretatzerakoan eztabaida edo gaztazka sortuz gero, edo atari honetako zerbitzuekin lotutako edozein konturako, lege aplikagarria Espainiakoa izango da. Ataria bisitatzeak edo bertako zerbitzuak erabiltzeak eragin litzakeen edozein auzi ebazteko, Ministerio honek eta erabiltzaileak adostuko dute erabiltzailearen helbideko epaileei eta epaitegiei men egitea, baldin eta Espainiako lurraldean kokatuta badago.
Informazioa berrerabiltzeko baldintza orokorrak
Baldintza orokorren derrigortasuna
Baldintza orokor hauek etengabe eskuragarri daude www.datos.gob.es/avisolegal , gunean eta edozein eragile berrerabiltzailerekin lotura sortuko dute haien mende dauden dokumentuak erabiltzeagatik bakarrik. Ondorio hauetarako, eragile berrerabiltzaile joko da sektore publikoaren informazioa berrerabiltzen duen edozein pertsona fisiko zein juridiko, bai merkataritza helburuetarako eta bai merkataritzakoak ez direnetarako.
Berrerabilpenerako baimena eta jabetza intelektualeko eskubideen lagapen ez esklusiboa
Baldintza orokor hauek horien mende dauden dokumentuak berrerabiltzeko baimena ematen dute, merkataritza helburuetarako eta merkataritzakoak ez direnetarako. Berrerabilpentzat jotzen da Estatuko Administrazio Nagusiaren organoen etaestatuko sektore publikoaren informazioa berrerabiltzeari buruzko urriaren 24ko 1495/2011 Errege Dekretuaren 1.2. artikuluan aipatutako sektore publikoaren gainerako entitateen eskutan dauden dokumentuen erabilpena, pertsona fisiko zein juridikoen eskutik, merkataritzako helburuetarako eta merkataritzakoak ez direnetarako, baldin eta aipatutako erabilerak ez badu administrazio jarduera publikorik eratzen. Baimendutako berrerabipenak, modu ilustratiboan, honako jarduerak hartzen ditu barne: informazioa kopiatzea, zabaltzea, aldatzea, egokitzea, ateratzea, berrantolatzea eta konbinatzea.
Ezarritako dokumentu kontzeptua sektore publikoaren informazioa berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legeko 3. artikuluaren 2. atalean ezarritakoa da, beraz, mota orotako informazioa hartzen du barne, bere euskarri materiala edo elektronikoa edozein izanda ere, eta baita bere erabilitako adierazpen grafikoa, soinu adierazpena edo irudia edozein izanda ere, beraz, ondorioz, bere datuak ere hartuko dira barne, maila bereizietan edo "gordinean".
Baimen honek, era berean, jabetza intelektualeko eskubideen doako lagapena eta ez esklusiboa ere berekin dakartza, aipatutako dokumentuei dagokienez, beraz, baimendutako berrerabilpen jarduera garatu ahal izateko kopia, banaketa, jakinarazpen publiko edo eraldatze lanak baimenduko dira, edozein modalitatetan eta edozen formatupean, mundu guztiarentzat eta Legeak onartutako gehienezko epeaz.
Berrerabilpenerako baldintza orokorrak
Horien mende dauden dokukmentuak berrerabiltzeko honako baldintza orokorrak aplikatuko dira:
Erantzukizun salbuespena
Erabiltzaileek edo berrerabilpeneko eragileek datu multzoak euren kontura eta ardurapean erabiliko dituzte eta hirugarrenen aurrean horiek izango dira erantzule bakarrak, berrerabilpen horretik eragindako kalteak direla eta.
Ministerio honek ez du bere gain hartuko eragile berrerabiltzaileek bertako informazioarekiko egiten duten erabileraren erantzukizunik, ezta ere kalte ekonomikoak, materialak edo datuetan,zuzenean edo zeharka eragin ditzaketen galera ekonomikoen erantzukizunik, berrerabilitako informazioa erabiltzearen eraginez.
Ministerio honek ez du bermatzen berrerabili daitezkeen dokumentuak eten gabe eskuragarri egongo direla, ezta edukiari edo erari dagokienez ere, eta ez du gain hartuko bertako edukian atzemandako akatsen edo adierazi gabeko edukiaren erantzukizunik.
Eragile berrerabiltzailearen erantzukizuna
Eragile berrerabiltzaileak men egin beharko dio sektore publikoaren informazioa berrerabiltzeari buruzko araudi aplikagarriari, azaroaren 16ko 37/2007 Legearen 11. artikuluan aurreikusitako zehapen araubidea barne, sektore publikoaren informazioa berrerabiltzeari buruzkoa.
Bistaratze zuzenerako informazioa
Edozein arakatzaile hautatuta ere, beti gomendatzen da azken bertsio eskuragarria erabiltzea, ezaugarri berri edo hobekuntzak izaten dituztelako, akatsak zuzentzen dituztelako eta aurreko bertsioak laguntza teknikorik gabe uzten direlako.
Kontuan hartuta Atarriak HTTPS ziurtagiriak dituela, hau da sistema eragile bakoitzarentzat gutxieneko bertsio bateragarria:
Windows:sistema eragile honen gainean exekutatzen diren arakatzaile guztiek behar bezala funtzionatzen dute (erroko ziurtagirian konfiantza jartzen dute eta, beraz, ez dute ohartarazpenik bistaratzen). Honek barne hatzen ditu Internet Explorer, Chrome… Mozilla Firefox arakatzaileak behar bezala funtzionatzen du, exekutatzen ari den sistema eragilea edozein izanda ere, 51. bertsiotik aurrera (2017ko urtarrilekoa).
Almacén NSS biltegiratzearen 3.28 bertsioa eta ondorengoak: Linux-ek erabiltzen duen biltegiratzea da. Sistema eragile honetan exekutatzen diren arakatzaile guztiek (NSS v3.28-rako eguneratu ez diren bertsioak izan ezik) behar bezala funtzionatzen dute (2016ko abendutik aurrera).
Android: 8.X (OREO) bertsiotik aurrera (2017ko abuztukoa).
Llavero MAC/IOS:iOS 12, macOS 10.14 (Mojave), watchOS 5 eta tvOS 12 bertsioetatik aurrera.
Acrobat: Erroko ziurtagiriak eta bitarteko ziurtagiriak Adobe-ren barne daude 2015eko urriaren 14az geroztik.
Estekak