Azergadunen Eskubideen Katalogoa

​​​

Abenduaren 17ko 58/2003 Zergen Lege Orokorraren 34. artikuluan aipatzen dira zergapekoen eskubide eta bermeak, honako idazketarekin::

  1. Zergapekoen eskubideak dira, besteak beste, ondorengoak:
    1. Norberaren eskubideak baliatzearen eta zerga-obligazioak betetzearen inguruan zerga-administrazioaren laguntza eta informazioa jasotzeko eskubidea.
    2. Lege honetan xedatutakoari jarraiki, zerga bakoitzaren arauditik eratorritako itzulketak eta dagozkien behar ez bezalako sarreren itzulketak jasotzeko eskubidea, lege honen 26. artikuluan ezarritako berandutza-interesaren ordainketarekin, helburu horretarako errekerimendurik burutu beharrik gabe.
    3. Lege honetan xedatutako moduan, ekintza bat bertan behera uzteko edo zor baten ordainketa geroratzeko edo zatikatzeko emandako abal eta bestelako bermeen itzulketa jasotzea, baldin eta ekintza edo zor hori guztiz ala hein batean bidegabetzat jotzen bada erabaki edo epai administratibo irmo bidez, legez dagokion interesa jasoz horretarako errekerimendurik egin beharrik gabe, bai eta aurkeztutako errekurtsoa edo erreklamazioa partzialki onartutako kasuetan emandako bermearen murrizketa proportzionala jasotzeko eskubidea ere.
    4. Norberaren autonomia-erkidegoko lurraldean ofizialak diren hizkuntzak erabiltzeko eskubidea, ordenamendu juridikoan ezarritakoaren arabera.
    5. Administrazio-prozeduretan interesdun izanez gero, izapideak zertan diren jakiteko eskubidea.
    6. Administrazio-prozeduretan edo jardueretan interesdun izanez gero, zerga-administrazioaren zerbitzura dauden eta jarduera edo prozedura horien arduradun diren agintari eta pertsonen nortasuna ezagutzeko eskubidea.
    7. Aurkeztutako deklarazioen ziurtagiria eta kopia eskatzeko eskubidea, bai eta administrazioaren aurrean aurkeztutako agirien kopia zigilatua jasotzeko eskubidea ere, betiere agiri horiek jatorrizkoekin batera aurkeztu badira erkatze-helburuetarako, eta agiri horien jatorrizkoak bueltan jasotzeko eskubidea, espedientearen barne geratu behar ez badira.
    8. Dagoeneko aurkeztutako eta diharduen administrazioaren eskuetan dauden agiriak ez aurkezteko eskubidea, betiere zergapekoak aurkezpenaren data eta prozedura zehazten baditu.
    9. Xedatutako legezko baldintzen arabera, zerga-administrazioarengandik eskuratutako datuen, txostenen edo aurrekarien datuen isilpeko izaeraren eskubidea. Datu horiek administrazioari dagozkion zergen edo errekurtsoen izapidea burutzeko eta dagozkion zigorrak ezartzeko soilik erabili ahalko dira, eta ezingo zaizkio hirugarrenei laga edo jakinarazi, legeetan aurreikusitako salbuespen-kasuetan izan ezik.
    10. Zerga-administrazioaren zerbitzura dauden langileen aldetik begirunez eta errespetuz tratatua izateko eskubidea.
    11. Zergapekoaren parte-hartzea eskatzen duten zerga-administrazioaren jarduerak zergapekoarentzat modu onuragarrienean burutzeko eskubidea, betiere horrekin zergapekoaren zerga-obligazioak betetzea kaltetzen ez bada.
    12. Organo eskudunak ebazpen-proposamena idazterakoan kontuan hartuko dituen alegazioak eta agiriak aurkezteko eskubidea.
    13. Entzunaldiaren izapidean hitz egiteko eskubidea, lege honetan aurreikusitako baldintzetan.
    14. Erosketa edo eskualdaketa baten objektu izango diren ondasun higiezinen balioa ezagutzeko eskubidea.
    15. Egiaztatze- edo ikuskapen-jardueren hasieran, jarduera horien izaerari eta irismenari buruzko informazioa jasotzeko eskubidea, bai eta jarduera horietan zehar norberaren eskubide eta betebeharrei buruzko informazioa ere, eta jarduera horiek lege honetan xedatutako epeen barruan garatzeko eskubidea.
    16. Aplikagarriak diren zerga-onurak edo -araubideak aintzatesteko eskubidea.
    17. Zerga-administrazioaren funtzionamenduari buruzko kexak eta iradokizunak egiteko eskubidea.
    18. Zergapekoek egindako zerga-garrantzia duten adierazpenak zerga-prozeduren eginbideetan jasota uzteko eskubidea.
    19. Komenigarritzat jotzen den eta abian den zerga-prozeduraren ebazpenerako garrantzitsua izan litekeen dokumentazioa zerga-administrazioaren aurrean aurkezteko eskubidea.
    20. Norberaren kontura, lege honetan xedatutakoaren arabera administrazio-espediente baten agerian jartzeko izapidean administrazio-espedientea osatzen duten agirien kopia jasotzeko eskubidea.
    21. Eskubide hau premiamendu-prozeduraren edozein momentutan baliatu ahalko da.
  2. Ogasun Ministerioaren barne, Zergadunen Babeserako Kontseiluak zergapekoen eskubideen eraginkortasuna bermatuko du, Estatuko organoek burutzen dituzten zerga-sistemaren aplikazioen ondorioz agertzen diren kexak aztertuko ditu eta beharrezkoak diren iradokizun eta proposamenak egingo ditu, araudian ezarritako moduan eta legez ezarritako efektuekin.

 Halaber, abenduaren 17ko 58/2003 Zergen Lege Orokorraren 99. zerga-jardueren eta -prozeduren inguruko artikuluan honakoa xedatzen da:

  1. Zerga-jardueren eta -prozeduren garapenean, administrazioak aldi oro erraztuko die zergapekoei beren eskubideak baliatzea eta beren obligazioak betetzea, ondorengo ataletan xedatutako baldintzetan.
  2. Zergapekoek zerga-araudiaren arabera galdagarriak ez diren agiriak eta aldez aurretik aurkeztu dituzten eta diharduen zerga-administrazioaren eskuetan dauden agiriak aurkezteari uko egin ahalko diote. Edozein kasutan ere, interesdunari eskatu ahalko zaio aldez aurretik aurkeztutako bere datu edo hirugarrenen datu jakinak berrets ditzan.
  3. Zergapekoek aurkeztutako autolikidazioen, deklarazioen eta jakinarazpenen edo horien zati jakinen ziurtagiria jasotzeko eskubidea dute.
  4. Zerga-jarduera edo -prozedura baten parte den zergapekoak bere kontura eskuratu ahalko ditu espedientearen barne dauden agiriak, betiere hirugarrenen interesei edo beste pertsona batzuen intimitateari eragiten ez badiete edo indarrean dagoen araudiak kontrakoa adierazten ez badu. Kopiak entzunaldi-izapidean emango dira edo, halakorik ez baleko, ebazpenaren proposamenaren ondorengo alegazio-izapidean.
  5. Zerga-prozeduraren parte izan den zergapekoak soilik eskatu ahalko du eskaera egiteko momentuan itxita dagoen espediente baten barne eta administrazio-fitxategietan dauden erregistro eta agirietara sartzea, lege honen 95. artikuluan xedatutakoa kaltetu gabe.
  6. Zerga-prozeduretan froga gauzatzeko ez da beharrezkoa izango epe jakin bat irekitzea edo jarduerak aldez aurretik interesdunei jakinaraztea.
  7. Zerga-administrazioak zergen aplikaziorako prozeduretan gauzatutako jarduerak dokumentatu egingo dira prozedura bakoitzari dagokion araudi espezifikoan aurreikusitako komunikazio, eginbide, txosten eta bestelako dokumentuen bidez. Komunikazioak dira administrazioak zergapeko bati prozedura baten hasiera edo zergapekoari eragiten dioten bestelako egoerak jakinarazteko eta edozein pertsona edo erakunderi errekerimenduak egiteko erabiltzen dituen dokumentuak. Komunikazioak sartu ahalko dira burutzen diren eginbideen edukien artean. Eginbideak dira egitateak jasota geratzeko igortzen diren agiri publikoak, bai eta zergapekoaren edo jardueraren parte den pertsonaren adierazpenak jasota geratzeko igortzen direnak ere. Eginbideek ezingo dute barne izan zerga-likidazioen proposamenik. Zerga-administrazioaren organoek igorriko dituzte, ofizioz edo hirugarrenek eskatuta, ordenamendu juridikoaren arabera nahitaezkoak diren txostenak, herri-administrazioetako edo botere legegile eta judizialetako bestelako organo eta zerbitzuen eskatutako txostenak, legeetan xedatutakoaren arabera, eta zergen aplikaziorako beharrezkoak diren txostenak.
  8. Zerga-prozeduretan ez da egongo ebazpenaren proposamenaren aurretiko entzunaldiaren izapidea egiteko beharrik, baldin eta akordio-aktak sinatzen badira edo prozeduraren arauetan proposamen horren ondorengo alegazio-izapidea aurreikusten bada. Azken kasu honetan, espedientea agerian jarriko da alegazioen izapidean.

Alegazioen izapidearen epeak ez du iraungo 10 egun baino gutxiago ez eta 15 egun baino gehiago.”

Bilatzaileaz

Generic bilaketa Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioak forma

Banners Destacados

Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren informazio garrantzitsua estekak

Egoitza Elektronikoa (Abre nueva ventana)Datu ekonomiko finantzarioak bankua (Abre nueva ventana)Informazio zerbitzuaGardentasunaren atariaParte-hartze publikoa arautze-proiektuetan