Kontseiluaren egitura eta osaera

OSOKO BILKURA

  • Osaera
  • Funtzioak

PRESIDENTEA

BATZORDE IRAUNKORRA

  • Osaera
  • Funtzioak

UNITATE OPERATIBOA

LAN-TALDEAK

OSOKO BILKURAO

saera

Kontseilua osatzen dute Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioak Estatuko Ogasun Idazkariaren proposamenez eta Ministerio Agindu bidez izendatutako hamasei kidek (1676/2009 Errege Dekretuaren 4.1 artikulua), duten karguaren ondorioz berezko izaera duten zenbait kide izan ezik, eta ondorengo moduan banatzen dira:

  • Zergen alorrarekin eta gizartearekin orokorrean lotutako esparru profesionaletako zortzi ordezkari. Kide horietako lau esparru akademikokoak izan beharko dira eta beste lau zerga-alorreko profesionalak, guztiak ere izen handikoak.
  • Lau kide izango dira Zerga Administrazioko Estatuko Agentziaren ordezkariak, ondorengo banaketarekin:
    • Dos representantes de los departamentos y servicios de la Agencia Estatal de Administración Tributaria, propuestos por el Secretario de Estado de Hacienda, oído el Director General de aquélla.
    • Bi ordezkari Zerga Administrazioko Estatuko Agentziaren sail eta zerbitzuetakoak, Estatuko Ogasun Idazkariaren proposamenez Zerga Administrazioko Estatuko Agentziaren Zuzendari Nagusiari entzun ondoren.
    • Zerga Administrazioko Estatuko Agentziako Barne Ikuskaritza Zerbitzuko Zuzendaria, berezko kidea dena.
  • Ondorengo Zuzendaritza Zentro bakoitzeko ordezkari bana, Estatuko Ogasun Idazkariaren proposamenez zentro horietako Zuzendariei entzun ondoren: Zergen Zuzendaritza Nagusia eta Katastroaren Zuzendaritza Nagusia.
  • Auzitegi Ekonomiko Administratiboetako ordezkari bat, Estatuko Ogasun Idazkariaren proposamenez Auzitegi Ekonomiko Administratibo Zentraleko Presidenteari entzun ondoren.
  • Estatuko Ogasun Idazkaritzaren ogasun-alorreko buru den Estatuaren Abokatutzaren Estatuaren Abokatua, berezko kide izateaz gain Zergadunen Babeserako Kontseiluko Idazkari ere izango dena.

Kideen funtzioak

Kide guztiek dituzten indarrean dagoen legeriak AEATko funtzionarioentzat ezartzen dituen isiltasun- eta sekretu-betebehar eta erantzukizun berak.

Halaber, aplikagarria zaie Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen inguruko azaroaren 26ko 30/92 Legeko II. tituluko III. kapituluan xedatutako abstentzio- eta errefusatze-araubidea.

PRESIDENTEA

Gutxienez ere 10 urteko esperientzia profesionala duen zerga-esparruko izen handiko pertsona izan behar du. Ogasun eta Administrazioko Ministroak izendatzen du bere kideen artean, Kontseiluaren proposamenez, lau urteko epe baterako. Kontseiluaren ordezkaria da eta Estatuko Ogasun Idazkaritzarekin, AEATarekin eta bestelako erakunde publiko eta pribatuekin mantendutako harremanetarako organoa ere bai.

Lehenengo presidentea Javier Lasarte Álvarez izan zen, Finantza eta Zerga Zuzenbidean katedraduna Sevillako Pablo de Olavide Unibertsitatean. Gaur egun, Javier Martín Fernández da presidente, diziplina bereko irakasle titularra Madrileko Complutense Unibertsitatean.

Kontseiluaren modu berean, erabateko independentziarekin jarduten du beste edozein organo administratibori dagokionez eta erabateko autonomiarekin bere eginkizunak betetzean aplikatu beharreko irizpide eta gidalerroei dagokienez, beraz, independentzia eta autonomia horiek kaltetzen dituen edozein jardun berehala jakinarazi behar dio Estatuko Ogasun Idazkariari (1676/2009 Errege Dekretuaren 5. artikulua).

BATZORDE IRAUNKORRA

Osaera

Presidentea du buru eta hiru kidek osatzen dute. Hiru kide horiek osoko bilkurak izendatzen ditu, bere presidentearen proposamenez, eta baita Kontseiluko idazkariak ere. Kontseiluko idazkariak batzorde honetako idazkari gisa ere jardungo du.

Funtzioak

Bere funtzioen artean ditu, besteak beste: kexa eta iradokizunen izapidetzea eta banaketa erabakitzea, osoko bilkuraren saioetarako gai-zerrenda eta datak presidenteari proposatzea, osoko bilkuraren saioetan jorratu beharreko dokumentazioa eta txosten xehatuak prestatzea, urteko txostenaren proiektua burutzea, araudia kudeatzeko, baliogabetzeko eta aldatzeko proposamenak egitea, zerbitzu arduradunek ebatzitako espedienteen inguruko informazioa jasotzea, etab.

UNITATE OPERATIBOA

AEATaren Barne Ikuskaritza Zerbitzuaren barne dago Zergadunen Babeserako Kontseiluaren mendeko Unitate Operatiboa.

Barne Ikuskaritza Zerbitzuko Zuzendariak koordinatzen du eta Kontseiluaren presidentearen zuzendaritza gorenaren pean jarduten du, Kontseiluaren presidenteari bere eginkizunetarako laguntza teknikoa emanez. Unitate operatiboa kexak eta iradokizunak izapidetzeko hiru unitatek osatzen dute.

Bi eskualdeko unitate daude, bata Madrilen eta bestea Bartzelonan, eta unitate zentral bat. Eskualdeko unitateen jarduera-eremua bakoitzaren lurraldera mugatzen da.

Bilatzaileaz

Generic bilaketa Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioak forma

Banners Destacados

Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren informazio garrantzitsua estekak

Egoitza Elektronikoa (Abre nueva ventana)Datu ekonomiko finantzarioak bankua (Abre nueva ventana)Informazio zerbitzuaGardentasunaren atariaParte-hartze publikoa arautze-proiektuetan