Ogasuneko Ministerioa PORTAL INSTITUCIONAL DEL MINISTERIO DE HACIENDA

Buscador de Contenidos

Zerbitzuen Zuzentaraua zertarako?

Zerbitzuen  sektorea garrantzitsuena da ekonomia zein lan esparruei dagokienez; bai Europako ekonomian, bai Espainiakoan. Gainera, azken urteetan berau garatu da gehien.  Europako Ekonomia Erkidegoa Eratzeko Ituna lagungarria izan da horretan, zalantzarik gabe. Izan ere, 1957an, Batasunaren barruan kokatzeko askatasuna eta zerbitzuen zirkulazio askea ezarri zituen.Dena den, ituna sinatu zutenetik lau hamarkada pasatuta, ikuspegi sektoriala zeukaten askatasun horietan ez ziren nahikoa aurrerapauso eman.  Zerbitzuen barne merkatuan zegoen zatiketak Europako ekonomiaren hazkundea oztopatzen zuen, bereziki, enpleguaren sorrera eta enpresa txiki eta ertainen (ETE) lehiakortasuna. Gainera, kontsumitzaileak zerbitzu sorta zabalagoa merkeago eskuratzea eragozten zuen.Egoera horren aurrean, Europako Batasuneko Kontseiluak 2000ko martxoan Lisboako EstrategiaIreki leiho berrian  onartu izanak ordura arteko ikuspegia nabarmen aldatu zuen. Hala, Lisboako Estrategiak edo Lisboako Agendak zera proposatu zuen eta proposatzen du: Europar Batasuneko ekonomia «2010a baino lehen munduko ekonomia lehiakorrena eta dinamikoena» bihurtzeko neurri sorta bat. Ekonomia horrek, gainera, «hazkunde ekonomiko iraunkorra lortzea, enplegua kuantitatiboki eta kualitatiboki hobetzea eta gizarte kohesioa handitzea» ahalbidetu behar zuen. Helburu hori lortzeko, ezinbestekoa zen Europar Batasuneko sektore nagusia dinamizatzea.  Horregatik, Kontseiluak zerbitzuen barne merkatuari buruzko txosten bat egiteko eskatu zion Europako Batzordeari. Txosten horretan, merkatu hori lortzeko zailtasun eta oztopo nagusiak zeintzuk ziren zehaztu behar zuen, baita konponbideak eman ere.Europako Batzordeak zerbitzuen barne merkatua sendotzeko estrategiari buruzko kontsulta zabal bat egin zuen 2000ko abenduan eta, ondoren,  2002ko uztailean, “Zerbitzuen barne merkatuaren egoera” Ireki leiho berrianizeneko txosten bat argitaratu zuen. Txosten horretan ondorioztatu zuenez, barne merkatua sortu behar zen garaitik hamar urtera, oraindik oztopo ugari zeuden eta ezin zen esan zerbitzuen merkatu bakarra zegoenik. Beste alde batetik, ordura arte izandako ikuspegi sektoriala ez zen nahikoa zerbitzuen sektoreko jarduera guztiak barne hartzeko. Testuinguru horretan, zerbitzuen benetako barne merkatu bat sortzeko, ikuspegi globala izan behar zen; hau da, ezin zen zuzentarau sektorialen bidez edo Europako Justizia Auzitegiaren jurisprudentzian oinarrituta egin. Bigarrenari dagokionez, Auzitegiak Europako Erkidegoa Eratzeko Ituneko 43. eta 49. artikuluak (Komunitatean libreki kokatzeari eta zerbitzuak emateko askatasunari buruzkoak, hurrenez hurren) urratzeagatik irekitako auziez ari gara. Estrategia globala hartzeko, ikuspegi horizontala izatea komeni zen; hau da, zuzentarau bakarraren bidez, Europar Batasuneko zerbitzu jarduerak eskura izatea eta horietan aritzea bidegabeki mugatzen zuten zailtasunei eta oztopoei sendo eta modu eraginkorrean aurre egitea. Beraz, zerbitzuen barne merkatua osorik barne hartuko zuen zuzentarau bat ezarri behar zen.Hala, Batzordeak zuzentarau proposamen bat egin zuen eta 2004ko urtarrilaren 13an argitaratu zuen. Europako Legebiltzarrak eta Europako Batasuneko Kontseiluak hainbat aldiz berrikusi zuten eta, aldi berean, zuzentarauaren eraginpeko eragileekin adostu zuten. Azkenean, EBko Kontseiluak 2006ko abenduaren 12an onartu zuen zuzentaraua. Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarri zen indarrean, 2006ko abenduaren 28an, Barne Merkatuko Zerbitzuei buruzko 2006/123/EE Zuzentaraua, Europako Legebiltzarrak eta Europar Batasuneko Kontseiluak 2006ko abenduaren 12an onartutakoa (Zerbitzuen ZuzentarauaIreki leiho berrian).Estatu-kideek hiru urteko transposizio epea daukate; hots, 2009ko abenduaren 28ra artekoa.

Banner nabarmenduak

Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren informazio garrantzitsua estekak

Egoitza Elektronikoa (Ireki leiho berrian)Datu ekonomiko finantzarioak bankua (Ireki leiho berrian)Gobernu IrekiaGardentasuneko Atariaren Logotipoa (Ireki leiho berrian)Parte-hartze publikoa arautze-proiektuetan

Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioa